Istmos aldizkaria

Istmos errepide erdian jaio zen, joan etorriko bidai batean. Madrilen partekatutako pisu bat baino gehiagotan eta Bartzelonako taberna askotan pentsatu, aztertu eta eztabaidatu genuen. Gazteleraz, katalanez, gailegoz eta euskaraz idatzia izango da. Gaur sentimenduzko itsaso hau osatzen dugunon hizkuntzetara itzulia izango da, zeinek daki zergatik Espainia izena duena. Bizitzaren beste esanahi batean sinisten duten guztien artean sortua eta esperimentatua izango da. Geure transformaziotik hasita, gure ingurua aldatzea amesten dugun guztiok ikutzen gaitu honek, ideologia, aberriak, banderak eta lurraldeetatik haratago.

Espero dugu denborarekin gure orrialdeek oihartzuna edukitzea eta gure geografia osoan zehar egan egitea. Leku ezagunenetatik txoko izkutuenetako bizipenak, gogoetak, kritikak, proiektuak eta ametsak gai bezala ditugula. Ikuspegiak, esperientziak eta sentimenduak biltzen dituen espazio bat sortu nahi dugu. Orain zail bati bukaera eman nahi diogu eta gaur hasiko den etorkizun bati hasiera eman.

Istmosek ( lur zati txikia, itsaoan bi lur zati haundiago lotzen dituena, normalki bi aldeetan itsasbazterra duena) egunero bombardeatzen diren zubiak lotuko ditu, gure hizkuntzak lotuko ditu, desberdintasunak eduki arren berdinak direnak, testu liburuetan agertzen ez diren horiek.

Istmos aldizkari digitala izango da eta nahiz eta aldizkari itxura fisikorik ez duen, aldizkari deituko diogu. Ez da web publikazioa izango, are gutxiago eguneroko bat. Azkartasunetik ihes egingo dugu, hitz egitetik , gaur egungo kazetaritza kontzerptuaren aurkako zuzenbidean joango gara. Orrietan itsatsitako hitzak izango gara, baina haratago goaz: topagune izango gara, momentu eta bizipenak sortuko ditugu, sentimenduak partekatu eta sentsazio eta gogoetak materializatzea espero dugu.

Gauza berdinetan sinisten duten banakakoek egindako kazetaritza izango da. Kolaboratzaileak bilatuko ditugu, gure ateak irekiko dizkiegu ilusioz beteta sentitzen diren guztiei, ezezkortasunaren kontra zeozer aportatuaz.

Gehituko dugu, erantsiko dugu, sortuko dugu, elkarlana egingo dugu. Txuria beltzetik begiratuko dugu, goikoa behetik eta behekoa goitik. Gizarteetan sartuko gara, talde sozialetan, musika taldeetan, kortserbatorioetan, liburutegitan, tabernetan eta burdeletan.

Momentuak ematen diguna jasoko dugu,. Pasioarekin hartuko dugu Istmosen egun bakoitza jaiotzen den unetik eta hau desagertzen denean ere halaxe egingo dugu.

Hitzak, istorioak, erreportaiak edo elkarrizketak baino gehiago izan nahi dugu. Kontaktu sare bat eduki nahi dugu, ez emailena, goizeko ordu txikiak arte irauten duten eztabaidetan partu hartuko dutenena baizik. Hasteko irrikaren ondorioz oraindik lainopean dauden gauza askoz gehiagoren tranpolina izan nahi dugu. Nahikeri haundirik gabeko proiektua gara, existitu eta orainean gureekin egon nahi dugu.

Iraganean eginiko akatsetan berriz ez erortzen saiatuko gara. Ez ditugu kritika hutsak egin nahi, dohako minak eta hitz harroak. Iraganeko akats berdina egitean, hainbeste ostikoz xehatua dagoen harriarekin topo egitean, barkamena eskatu nahiko dugu, akatsa aztertu eta prozesuaz ikasi.

Istmos gauza desberdin eta batzutan kontrakoen topaketa izango da, hasiera batean lapurtzen direnak baina elkar aberasten direnak. Ikuspegi desberdin, ideologia sentimental, laguntasun politiko, garaian abandonatutako istorioena. Gure zorterako garaiz abandonatutakoak.

Gaur egungo dinamikaz urrunduaz, Istmok ez du dirua irabazteko xederik izango. Aldi berean ez zaie ordainduko denbora partekatu eta dedikatzen dietenei . Istmos aldizkariak ez dauzka helburu ekonomikoak, bitalak baizik, helburu bakarra jendeak irakurri, idatzi, pentsatu, partekatu, eztabaidatu eta zabaltzeko txokoa bilatzea du.

Ongi etorri Istmosera. Zerrenda finera, itsasoak saltokatzen, ekaitzak alde batera uzten ditugun espazioara hala ere, trumoiak eta ondar zurrunbiloak alde batera utzi gabe. Batu zaitezte bidai haundi hontara, egunero egunero hasi eta berritzen den bidaiera.